Zer egiten duzu ingurumena babesteko?, Josune

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2010-12-15 20:52

    Gaur egungo gure gizartean, ingurumenaren garrantziak nolabaiteko indarra hartu du. Hala ere, ez da gustatuko litzaigukeen hainbesteko indarra, izan ere, jendeak ez die kasu gehiegi egiten esandako aholkuei.

    Ingurumena babesteko ezinbestekoa da, adibidez, berziklatzea. Hau horrela izango ez balitz, hau da, ezer berziklatuko ez balitz, ingurumenak nolabaiteko kaltea izango luke. Hala ere, pertsonak, ez die kasurik egiten behin eta berriz aholkatzen ari diren gauzei. Esaterako, eraikinak egiterakoan, ingurumena, kaltetzen den lehena da, edota martxan jartzen ari den AHT-a. Honekin, ingurumenaren barruan, ibaiak, animaliak, landareak.... nolabaiteko kaltea izango dute, eta kaltetzen duten hauek, hau sahiestu ordez, aurrera eramaten ari dira. Eta horrela lortuko den gauza bakarra, guztia zikintzea izango da.

   Gizarte honetan, jendea ohartaraztea iango litzateke onena, begiak ireki ditzaten. Ezin delako esan ingurumena zaindu behar dela, eta gero hau guztia izugarri kaltetuko duen tren bat egin. Horrela, gure inguruetako bizitzak apurtzea lortuko baino ez baitugu egingo.


Utzi iruzkina: