Zer egiten duzu ingurumena babesteko? (iratxe)

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2010-12-18 12:11

Mundu honetan badago mota askotako pertsonak. Badago birziklatzeko, ura aurrezteko, energia aurrezteko... jartzen diren arauak eta aholkuak errespetatu egiten dituztenak, baina beste batzuei berriz berdin zaizkie, dauden arauak, aholkuak... ez dituzte errespetatzen. Pertsona horien erruz gero eta kutsadura gehiago dago bizi garen ingurumenean. Pertsona horiek bete beharrekoak errespetatuko balituzte ez zen kutsadura askorik egongo.

Nire ingurukoek, lagunek esaterako, aholku hoiek errespetatzen dituzte. Baina etxean nebak adibidez ez ditu arauak errespetatzen. Berdin zaio, ez du birziklatzen, argi guztiak piztuta dauzka ia egun osoan zehar... ez dakit zer egin enbak arauak errespeta ditzan.

Nik sailatzen naiz ez nagoenean argiak itzalita egotea, dutxatzean ur gutxi erabili, birziklatu egiten dut... Gauza guzti hoiek pertsona guztiek beteko balituzte mundua hobeagoa izango litzateke.


Utzi iruzkina: