Zer egiten duzu ingurumena babesteko? (Ariane)

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2010-12-20 16:34

Ingurumena gaur egun oso garratzitsua da gure planetaren babeserako, industralizazio eta hainbat faktore gehiago direla eta, planeta eta lehen aipatutako ingurumen batez hau kutsatua izan daiteke.
Gizarte batean bizi gara,dirudienez, interes asko ez duenak ingurumenaren kutsadura geldiarazteko. Hori ikus daiteke adibidez, kaletik joaten zarenean eta bai paketeak edota txakurren kakak lurrean disolbaturik daudenean. Aipa genezakeen adibide bat da soilik. Hori dela eta, nahiz eta zeozer kosta gauza guztien moduan, pentsatzen dut konszienteak izan behar garela gurekin eta gauzak aldatzea komeni izango litekeela gure ingurumenaren onurarako. Horrela jarrita, aldatu beharko genukeen gauzetariko bat, adibidez, erreziklatzeko modua izango litzateke. Nahiz eta edukiontzi desberdinak jarri, oraindik dago jende mordoa haien hondakinak nahi duten edukiontzira botatzen dituztenak. Horregatik, hau holan izanda, ez litzateke gaizki etorriko intentzio hauek aldatzea eta hondakinak hauen beharrezko paperontzietara sartzea.
Hau guztia esan eta gero, beraz, uste dut nire iritzia klarua gelditu dela. Begira dezagun gure etorkizunerantz eta zaindu dezagun gure ingurumena guztiok zerbait laguntzen, batzuk soilik laguntzen badute bakarrik, ezer ez baita konpnduko.


Utzi iruzkina: