Zer Egiten Dugu Ingurumena Babesteko? (Jessica)

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-02-28 12:54

Ingurumena guztiok babestu beharreko baliabidea da.

Hainbat aholku ematen dizkigute kartel, telebista saioak...horrelako askok ematen dizkigute aholkuak baina nork esaten du aholku hauek jarraitzen ditugula? Batzuetan bai, beste batzuetan ez. Zergatia? Batek daki...

Nire familian birziklatu egiten dugu, horreka ingurumena babesten dugulako. Euskal Herriko paisaia oso polita eta erakargarria da eta gal ez dezagun, birziklatu egiten dugu. Gure auzoko auzokideek, gehiengo batek gutxienez, ere birziklatzen dute. Komunitateko hitzarmenak daudenean, askotan hitz egiten da gai horretaz, eta azken batean, gehiegi kostatzen ez denez, birziklatu egiten dute guztiek.

Asken batean ingurumena babestu behar dugu, berak miloika urtetan gurekin egin dien moduan. Era batean edo bestean, nahiz eta laguntza txiki bat izanda, ingurumenari laguntza eskeiniko diogu.


Utzi iruzkina: