Sagardotegietako giroa, Josune

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-02-22 19:17

   Gaur egun sagardotegiek nolabaiteko garrantzia hartu izan dute gure gizartean. Izan ere, bezero asko joan ohi da asteburuetan hara afaltzera, sagardoa edatera... azken finean, ondo pasa dezaten.

   Sagardotegietako giroa, denbora aurrera joan ahala, geroz eta hobea da. Han, afaltzen zeuden bitartean, nahi duzunean altxatu zaitezke upeletara sagardoa hartzera, txuletoia edota beste edozein gauza. Bertako giroa, oso alaia da eta nire ustez edozeini gustatuko litzaioke hango atmosfera. Sagardotegietara, haragia gustatzen zaion edozein pertsona joan daiteke. Nire herrian, ez dago sagardotegirik baina hemendik hurbil, Baranbion, badago bat "Yarritu Sagardotegia" izenekoa, arrakasta handia duena.

   Azkenik, eta ondorio moduan esango dugu, gauzak horrela badoaz eta sagardotegiek hainbeste arrakasta izaten jarraitzen badute, etorkizunean leku hauek jatetxe arruntek baino arrakasta handiagoa izango dute, denboraldi bakar baterako baldin badaude ere.


Utzi iruzkina: