Sagardotegietako giroa. Izaskun

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-04-25 14:10

Sagardotegia oso leku aproposa da familiarekin edo lagunekin egoteko, giro oso ona eta etxekoa dagoelako. Eta aldi berean, sagardoa eta haragia gustatzen zaion pertsonentzako leku perfektua da, zeren eta leku hauetan txuletoia edo txerrikia jaten da, beste haragi mota desberdinen artean, eta noski, patata frijituekin, eta izena esaten duen bezala, sagardotegien protagonista nagusia sagardoa da. Gainera, Euskal Herriko kulturarekin zerikusi handia dauka. Eta arrazoi guzti hauengatik, bitan pentsatu gabe, edonori gomendatuko nioke noizbaitean sagardotegi batera joatea, edozein aitzakia ona da lagunekin momentu on bat pasatzeko, eta batez ere leku on batean, sagardotegia den moduan.