Musika eta nerabezaroa Josune

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2010-11-28 17:25

 Gaur egungo gure gizartean, gazteen artean musikak nolabaiteko garrantzia hartu du.

  Musikaren garrantzia gazteen artean hartutako indarra oso handia izan arren, badaude musika gehiegi entzuten ez duten gazteak. Hala ere, herri edota hiri batean inkesta bat egiten badugu, jasotako erantzun gehienak positiboak izango dira. Izan ere, ezagutzen ditugun talde famatuez aparte, herri askotan gazteen artean, taldeak sortzen ere hasi dira. Adibidez nire herrian, herriko bertako gazteen egindako musika taldeak badaude.

  Nerabezaroan gehienbat entzuten den musika, pop-a, rock-a eta punk-a dira, nahiz eta beste musika mota asko ere egon. Rock-a eta punk-a gehienbat, mutilen artean gehiago entzun ohi da, eta pop-a nesken artean. Baina hala ere esan beharra dago, bakoitzak gustukoa duen musika entzun behar duela, guztiok entzuteko sortua baitago, ez pertsona konktreu batzuentzat eginda.

  Musika entzuterako orduan, bakoitzak jakingo du zertarako entzun, haren erabilerak asko baitira: lasai egoteko egun gogor baten ondoren, animoak altxa ditzagun, edo soilik musikaren edertasunaz gozatzeko, musika baitelako hoberen sentiarazten gaituena, musikaren doinurik gabe bizi ezin gaitezkeelako.


Utzi iruzkina: