Ingurumena Unai

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-01-27 13:22

   Gure planeta zaintzea ez da erraza, are gutxiago ere gaur egun industriak duen garrantziarekin. Ez da harritzekoa, gure ozono geruza kaltetzea, ekologiaren arloan dugun pasibitatearekin. Badakigu mundua diruak mugitzen duela eta honen menpe gaudela, baina, ez dute ulertzen gure planeta dirua baino garrantzitsua dela? Mundurik gabe diruak baliorik ez duela?

   Negutegi efektuaren teoria azaleratu zenetik estatuburuen eta enpresen antzerki lana nabariagoa da. Honek erakusten digu boteredun inor ere, ez dela gizarteaz kexkatzen. Saiakuntza asko egin ondoren, hitzarmen ugari sinatu dira "ekologiaren alde" baina pikutara joan ira ez baitu inork bete. Honek gure etorkizuna larri kaltetzen du. Informazioa, nahi baino gehiago daukagu eta. Baina, ingurumen arazorik at egiten dutenak, beraien buruetan dirua besterik ez dutenak dira, dirua baita arazo honekin akabatzeko galarazten diguna. Dirua eta boterea.

 Krisi ekologiko latz honetara, burgesen nahigabekeria eraman gaitu, beraien industriaz lagunduta. Baita ere industriak sortzen dituen produktuak, adibidez, plastikoa, garraio mota berriak, produktu kimikoak, erregaiak, gizakiaren pentsamolde berria...

   Laburtzearren, lehen esan dudan bezala, gure mundua pikutara bidaliko duen ingurumenaren krisia, gizkiaren eta gehienbat burgesen pasibitasunak eta berekoitasunak erruz sortu da. Orduan, bidal ditzagun pikutara agintari, burges eta berekoi hauek!


Utzi iruzkina: