Hizkuntzak ikastea, Josune

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2010-12-13 20:00

   Gaur egungo gure gizartean, hizkuntzak ikasteak nolabaiteko garrantzia hartu du. Izan ere, atzerrian lan egiteko, hango hizkuntza jakitea ezinbestekoa da.

   Baina hala ere, hauek ikasten hasten garenean, nolabaiteko nagia sortzen da gure barnean. Gehien ikasi den hizkuntza dudarik gabe, ingelesa da, izan ere, lehen esan dugun moduan, mundu osoan hitz egiten den hizkuntza denez, goazen lekura goazela hitz egingo da hizkuntza hori. Hala ere, frantsesa jende askok ikasten omen du ere.

   Ni, ingelesa ikasten ari naizela, gehiago jakitea gustatuko litzaidake, handitan modu egokienaz maneiatzeko. Duela bi urte ere, lau urte eman nituen frantsesa, eta gaztelerarekin harreman handia duen hizkuntza da.

   Jende askok, hizkuntza pilo ezagutu nahi dituen arren, ez du behar izango lukeen nibela, eta horren aurrean nire ustez, denbora luze-luze bat hau ikasten jarduteaz gain, honen Estatura joatea izango litzateke onena, hau entzun eta praktikan jar dezagun.


Utzi iruzkina: