Haurrekiko harremana (iratxe)

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-02-09 16:07

Ni haurtzaroan neska txintxoa nintzen. Klasean adi egoten nintzen, besteen gauzak errespetatu egiten nituen eta beste lagun baten jostailua nahi banuen eskatu egiten nion, ez nion eskutik kentzen.

Txikia nintzela patioetan "oilo itsua" izeneko jolasara jolasten genuen, karratu bat zen, kolunpio batean. Egun batean lagun batek beste batek bultzatu zuen, lagun horrek ni bultzatu ninduen eta lurrera erori nintzen hortz bat apurtuz. Ikarragarrizko sustoa izan zen. Baina egun horretatik aurrera ikasi nuen kolunpio itxi batean ezin dela horrelako jolasetara jolastu, oso arriskutsua delako. Eta egun horretatik aurrera ez genuen berriro jolastu.

Nik uste dut gaur egungo haurrak gehiegi babesten direla. Beti zeozer eskatzen badiezu berea dela esaten duelako eta ez dizute uzten. Eta lagun batek eskatzen badie jostailuren bat ere ez diete uzten. Hori gerta ez dadin txiki txikitatik erakutsi behar zaie gauzak elkar banatzen.


Utzi iruzkina: