HAURREKIKO HARREMANA Edurne Toscano

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-02-17 15:57

Nire haurtzaroa oroitzean burura etortzen zaidan lehendabiziko gauza nire etxe aurreko haurtzaindegia da. Han ezagutu nituen gaur egun oraindik lagun ditudan hainbat pertsona, hala nola Joseba, Olga, Izaskun... Hala ere, oroitzapen hauetatik aparte aipatu beharrekoa da nire haurtzaroko oroitzapenetatik eztienak eta goxoenak dudarik gabe oporrak direla. Udako oporrak irauten zuten denbora horretan gurasoekin furgoneta harturik zoriak eramaten gintuen edozein lekutara bidaiatzen genuen. Honela Iberiar penintsulako leku mordo ezagutu ahal izan ditut, eta hoien artean aipagarrienak Granada, Bartzelona, Toledo eta pirineoak izango lirateke. Beste alde batetik, anekdota eta irakaspen gisa gehien markatu ninduena zihur aski nire lagun mina zen EkiƱerekin gertatutakoa azpimarratuko nuke. Berarekin nengoelarik haren etxe inguruko basoetara jolastera joatea otu zitzaigun. ibiltzen hasi ginen, geroz eta azkarrago, geroz eta urrunago, eta arratsaldea korrika batean joan zitzaigun. Azkenean gaua heldu zen gurera eta iluntasunak bidea aurkitzea eragotzi zigun. Egoera horrek beldurra ziztatu zigun gorputzean eta negarra etetea ezinezkoa egin zitzaigun. Ez dakit zenbat denbora egon ginen mendian galdurik, baina zorionez negar artean EkiƱeren gurasoak entzun eta beraienga joan ginez ziztu bizian. Harrez geroztik mendira joaten naizen bakoitzean goiz altzatu etajatordurako jadanik etxean egoten naiz. Guzti honekin esan dezaket haurtzaro nahiko zoriontsua izan dudala, baina hala ere gaurko umeekin konparatuta , agian begi ezberdinekin ikusten dudalako, oso bestelakoa izan zela iruditzen zait, PSP, PLAY STATION, mugikor eta antzeko aparatu teknologikori gabekoa, horren ordez makilak eta lokatza erabiltzen baigenituen, nik behintzat.


Utzi iruzkina: