Film baten kritika Unai

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-05-13 08:47

   Jesukristoren jaiotza, gaztaroa, "mirariak" eta heriotza. Honen sintesia da Brianen bizitzaren kontakizuna: errege magoen bisita, lapidazioa, klandestinitatea, predikazioa, kartzelaratzea, kruzifikzioa... Hau guztia Monty Phytonen humore absurdoarekin batean.

   Filma bikaina da, farrezka zaude amaierararte, baina, eskenak nahiko luzeak dira, orduan pelikula gustuko ez duen bati, astuna egin lekioke. Ulertzen ez dudana, protagonista, dorre batetik (Babelgo dorrea izan daiteke) botatzean, extralurtar pare baten espaziuntzian sartu eta espaziora doazela. Hori jesukristoren garaian (eta horain) ez da normala. Aipagarria den eskena bat lapidazioa da, baina ez dut kontatuko, norbait benetan Monty Phyton nahiago badu ikus dezala klasiko hau.

   Azken finean zinema ez dio inori kalterik egiten. Eta kaltea egiten dionak ez ditzala besteak izorratu.


Utzi iruzkina: