Emakumeak Gizartean Carolina

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2010-09-20 14:04

Carolina Noriega Rivas 01

Gaur egun aintzinean ez bezala emakumeak paper handia eta garrantzitsua hartzen du gure gizartean.
Historian zehar emakumeak etxeko lanetan izan dira gehien bat, lehenengo mundu gerrara arte, bertan gizonak gerran ibiltzen ziren, orduan emakumeak industria mundura eman zuen satoa, lehen aldia izanik. Gaur egun kargu handietan emakume asko daude, gero eta gehiago. Hau gizonentzat, kasu batzuetan mehatxua izan daiteke, haien ustez.
Gizarteak emakumea ahultzat jotzen du eta gizonak berriz indartsutzat, baina gero eta gehiago ikusten ari da gauzak ez direla horrela, emakume indartsuak daude, eta gizon ahulak ere bai. Munduan hainbat herrialde daude, hortaz, kultura ezberdinak, adibidez: Palestinako emakumeek hemengoek ez bezala eskubiderik ez dauzkate, senarrek eta batez ere gizarteak baztertzen dituztelako. Etorkizunean emakumeak botere handiarekin ikusi ahal egingo ditugu batez ere enpresak gidatzen, mantentzen eta antolatzen.
Bukatzeko eta iritzia emateko, emakumeak gero eta botere haundiagoa hartzen ari da hainbat langunetan, eta horrela jarraituz emakumeak lan mundua aldatuko du.


Utzi iruzkina: