Emakumea gizartean Ariane

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2010-09-20 14:04

Ariane Sanchez 01

Gaur egun emakumeon eskubideak asko hobetu egin dira orain dela urte askorekin alderatuta.
Lehen batez ere, emakumeak egun osoa ematen zuten haien etxean bertako lanak egiten, horra hor josi edota arropa garbitu. Orain, gizonezkoen eta emakumezkoen lanak dexente aldatu dira lanpostua bilatzerako orduan, adibidez. Horregatik esan ahal dezakegu emakumearen bidea berdintasunerantz doala. Hala ere, badaude kasu batzuk hori kontraesaten dutenak; adibidez, hainbat lanetan ez dute emakumerik onartzen eta gizonak ordea, bai. Edo hauek gizonek baino gutxiago kobratu dezakete. Baita matxismoaren kontrako greba asko eginda ere, gizonek geroz eta emakume gehiago hiltzen ari dira bakoitzak dituen arazo pertsonalengatik.
Laburtuz, gauden mendean egonda, espero duguna da emakumeak jasandako mespretxu hori desagertzea eta ahalik eta bide onenerantz eramatea.


Utzi iruzkina: