Elikagai transgenikoak Ariane

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2010-10-06 19:33

Elikagai transgenikoak beste espezie baten DNA, hots, materia genetikoa duten eta ugalkorrak diren landare edo animaliei deritze transgeniko, adbidiez, arrainen geneak dituzten animaliak. Eligakai transgenikoak, berriz, haietatik eratorritako elikagaiak dira. Dena den, era batera edo bestera esanda, injinerutza genetikoa berdin erabiltzen da nahi den emaitza lortzeko.
Orain arte, gehien bat landareekin lan egin da. Landareen edukin genetikoa aldatu eta gero, lortutako landareak, horien fruituak eta landareekin egindako jakiak merkaturatzeko prest daude.
Genetikoki eraldatutako elikagaiak hiru taldetan sailka daitzeke:

1. Elikagai primarioak: GE elikagaiak, inolako transformaziorik jasan gabe, elikagai direnean.

2. Prozesatutako elikagaiak, jatorria hiru motatakoa izanik: jakia transformazioa jaso duen GE elikagaia denean. Hau bi taldetan bana daitezke:
  
     a) Eraldaketa genetikoaren ondorio den elementurik, hots gene  edo proteinik, ageri ez dutenak.
 
     b) Eraldatutako gene edo proteinak euren baitan dituztenak.

3. Hartziduraren ondorio diren jaiak: eraldaketa genetikoa jasan duten bakterio edo legamiak erabiltzearen ondorioz lortutakoak direnak.

Nire iritziz, hoberena elikagai sanoak jatea da, horra hor, landaretik datoztenak, azkenean bitamina eta proteina gehienak dituztenak direlako eta ez enbase batean eta ondo irudikatuta datorrenak horiek txarrenak baitira azken finean gure gorputzarentzako.


Utzi iruzkina: