Bizimodu estresagarria Josune

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2010-10-17 20:09

    Estresa, ingelesetik datorren izena da, "tentsioa" esan nahi duena. Buruko edo gorputzeko tentsioa izendatzeko erabiltzen da, kanpoko kinada batek sortua, gorputzean aldaketa fisiologiko nabarmenak eragiten dituena.

     Estresa, zenbait faktoreek eragin dezake, adibidez, estresa gehienbat nabaritzen dugunean gazteok esate baterako, azterketa garaietan izaten da. Adibidez, egun edo aste batean, bat baino gehiago daudenean eta ongi prestatuta ez daukagula pentsatzen dugunean. Edota helduentzat ere, lanak estresa sortzen die. Agian lan egin behar duten ordu ehiago egitean edo soilik lan psikologiko baten aurrean daudelako, horrek ere estresa ekar dezake.

    Estresa gaixotasun larri bat izan daitekeela ez dugu ikusten, baina honek, ilearen galera, apetituaren galera...ekar dezake. Horregatik guzti hau sahiesteko, lasaigarriak hartzeaz aparte, beti efektiboak ez direlako, yoga egitea gomendatzen dut, esaten dutenez, estresa sahiesten laguntzen du, erlaxatu alegia.


Utzi iruzkina: