BIZIMODU ESTRESAGARRIA 04 Edurne Toscano

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2010-10-14 22:27

Etxea, seme-alabak, lana... badirudi ez dagoela denbora nahikorik guztiaz arduratzeko eta honek gizartea etengabeko estresaren menpe bizitzea sorrarazten du, izan ere, gaur egun zerbaitetan jarduten ari garen bitartean, hurrengo zereginean pentsatzen hasten gara momentuaren balioa gaitzetsiz. Eguneroko estres honek hainbat ondorio dakar, hala nola lorik eza, haserre egoera iraunkorra edota nerbio sistemaren funtzionamendu txarra. Gauzak honela izanda, eta egoera hau geroz eta pertsona gehiagok pairatzen ditela ikusita, hau ekidin ahal izateko norberaren eginbeharra dela uste dut, arazo honi aurre egitea, barne lasaitasuna eta bizitzaren mamia zein den aztertuz. Nik. behintzat, espero dut estresa pairatu aurretik nirea egoera ondo aztertu ahal izatea, eta hau ekidin dezaketen pausoak edo jokabideak ondo eraman nitzan, izan ere bizitza momentu oroz gozatzeko da.


Utzi iruzkina: