Netiketa

xgrenbloga 1456153777854 XGren bloga | 2006-10-23 23:57

Epa danoi!

Gaurkoan netiketari buruz hitzegingo dizuet.

Net eta etiketa hitzek osatutako kontzeptu hau, interneten besteekiko errespetua zaintzeko arauen sorta da.

9 arauk osatzen dute, baina niretzat deigarrienak honako hauen dira.

+ Ez idatzi LETRA LARRIZ, honela idatziz gero, haserre zauedela ondorioztatzen baita.

+ Mezuetako e-mail zerrenda amaigabeak ezabatzea. Askotan mezu bat irekitzean ez dut benetako mezua aurkitzen, e-mailaren %99a zerrenda amaigabe bezain nazkagarri horiek betetzen dutelako. Horrexegatik, eskertzekoa da norbaitek mezu bat bidaltzean zerrenda nazkante hori aurretik ezabatzea. 

Besterik gabe, ondo ibili!


Utzi iruzkina: