bigarren ariketa

xabioto 1456153737143 xabier ototarraren ariketak | 2009-02-27 14:14

Ariketatxo bat orain.

Zure hamabost minutuko bidaia horretan, dudarik gabe, publizitatearekin egin duzu topo. Gogora dezakezu…

a) Ze publizitate formatu topatu duzun? (banner, pop-up, spam…)
b) Ze markarekin egin duzun topo?
c) Mezu/edukiren batek zure atentzioa deitu du?
d) Publizitatearen aurrean men egin al duzu? Hau da, banner batek proposatzen zizuna jarraitu duzu, iragarle baten webgunera ailegatu zara?

Buelta zaitez orain ibili zaren orri edo dena delakoetara. Erreparatu publizitateari. Hor zegoen, ezta?

e) Zure esperientzia hau eta aurrekoak kontuan hartuta, interneteko publizitateaz ze balorazio egiten duzu? Eraginkorra ote da? Asko/gutxi ikusten da? Erakargarria da? Hausnartu honen ingururan beste medioak kontuan hartuta.

http://www.myspace.com/2bskheroek

http://publieraginkor.wordpress.com/

http://by121w.bay121.mail.live.com/mail/TodayLight.aspx?wa=wsignin1.0&layout=TodayDefault&n=512987500

http://www.berria.info/

http://www.berria.info/paperekoa/harian/2009-02-27/019/006/Irizpide_berriekin_EHUko_titulazio_batzuk_arriskuan_direla_salatu_dute.htm

http://www.uztarria.com/

 

 

a)Nik uste banner izeneko iragarkiak baino ez ditudala ikusi

 

b)Aralarreko pare bat ikusi ditut, ez naiz gehiagorekin gogoratzen

 

c)Egia esan ez

 

d)Ez diet beraiek proposatutakoari erantzunik eman. Hau da, ez dut banner horietan kilik egin.

 

e)         Bai, egia esan ia guztietan agertu zait publizitatea, baina aitortu beharra dut ez naizela kasik konturatu ere egin. Irakasleren bati entzun nion, egunkarietako publizitatea automatikoki ikusi gabe (kasurik egin gabe) pasatzen ikasi dugula berau kontsumitzen dugunok. Beraz, zilegi da interneten ere gauza berbera egiten dugula pentsatzea. Hau da, bai egunkaria, aldizkaria eta bai internet kontsumitu ohi dugunok, ikasi egin dugu automatikoki paso egiten iragarki horiez, batez ere, banner delakoez (prentsa idatzian ez dela hainbestekoa esango nuke). Egia esan, ez zait bestelako iragarki klaserik agertu hamabost minutu hauetan. Baina bestela ere, korreo elektronikoko iragarki (mezu) horiei ere ez diegu kasu asko egiten, esate baterako.

            Banner delakoak hortxe agertzen zaizkigu, nik pertsonalki ez diet kasu handiegirik egiten. Aralarrenarekin baino ez naiz konturatu, eta berau Azpeitiko herri aldizkariko webgunean agertzen zaidalako. Hauteskundeen egoera kontuan hartuta, deigarria iruditu zait, besterik gabe, horregatik uste dut gogoratu naizela bost minutu geroago, ariketa egiterako orduan. Baina hala eta guztiz ere, ez dut klikik egin, ez zitzaidalako interesatzen.

Konklusio bat ateratze aldera, esango nuke, paso egin ohi dugula iragarki mota honen aurrean. Lehenik eta behin, oso deigarria izan beharko luke iragarki jakin horrek (beste edozein mediotan bezalaxe), eta bestetik, gure interesekin bat egin beharko luke. Esan beharra daukat, ariketa honetan ez dudala nire intereseko ezertxo ere bilatu.

Beste taktikei dagokienez, ez dakit oso eraginkorrak diren. Egia da, pop-up deituriko horiek atentzioa ematen dutela, derrigorrean ikusten baitituzu, baina amorru handia pizten dutela esan behar da, beraz, ez dakit eraginkortasun handia izango duten. Berdin gertatzen da espero ez ditugun mezu aspergarriekin ere. Dozenaka mezu heltzen zaizkigu gure posta elektronikora, eta irakurri gabe borratzeko ohitura daukagu (nik bai behintzat).

Orduan, konklusio bat atera beharko banu, ez direla oso eraginkorrak esango nuke. Nolabaiteko presentzia bat izaten lagundu dezakete, baina hortik aurrera, ezer gutxi.


Utzi iruzkina: