Wifi bidez konektaturik klasean

vansoffthewall 1456153573982 v a n s o f f t h e w a l l | 2008-05-16 00:00

     Pasa den astean, sustatu.com web orrian planteatzen zen galdera baten inguruan eztabaidatzen aritu ginen klasean: Wifi bidez konektaturik klasean: bai ala ez?

                             wifi

     Noski baietz! Internet klasean edukitzea ez du zertan eragin behar ikaslearen arretan. Hala ere, batzuetan internet izatea tentagarria da ikasleontzat eta sarritan sarean zehar ibiltzen gara irakasleari kasu egin barik. Hainbat faktorek eragiten dute horretan, besteak beste, klasea aspergarria izatea, irakaslearen azalpenak ez ulertzea edota ikasleari klasea ez interesatzea.

 

     Unibertsitate askotan, ordenagailua beharrezkoa ez den klaseetan erabiltzen uzten dute. Apunteak hartzeko eta Interneten zalantzak argitzeko aproposa izan daiteke, baina arriskutsua da arreta galdu dezakezulako. HUHEZIn, infogelan ematen ditugun klaseetan soilik erabiltzen dugu ordenagailua, eta horiekin aritzen garenez, zailagoa da Interneten denbora-pasa ibiltzea. Ordenagailua klase teorikoetan edukita, berriz, zenbaitetan erraztasunez galduko nuke aditasuna. Alabaina, apunteak hartzeko ere erabiliko nuke.

 

     Beraz, Wifi-a oso erabilgarria izan daiteke unibertsitateetan ordenagailua eta internet klasean erabili ahal izateko, apunteak eta zalantzak argitzeko bada betiere.    

 


Utzi iruzkina: