Mikel Erguin: “Bi mila lagun dantzan jarriko ditugu”

usurbilerraustegiarenkontra 1456153529208 Usurbil Erraustegiaren Kontra | 2011-03-14 22:50

Mikel Erguin zarauztarrak tango, saltsa eta aretoko beste dantzak egin eta erakusten ditu eta bestalde, mimoa ere bada. Dantza klaseak ematetik ogibidea ateratzea Euskal Herrian zaila dela adierazi digu. Antzerki talde ezberdinetan aritu da mimoa egiten eta "Monstruoa" izeneko lana prestatu dute lagun batek eta biek. Aurreko larunbatean Bergarako gaztetxean eskaini zuten. Baina guk martxoaren 20an Zubietan egingo duten Flash Mob erraldoia zer den azaltzeko eskatu diogu: "jende askok elkarrekin koreografia berdina dantzatzea da Flash Moba: batera altxatzen ditugu eskuak, batera egiten dugu salto, batera joan aurrera eta atzera, giro polit batean elkarrekin dantza egingo dugu. Martxoaren 20an eguerdian ahalik eta jenderik gehiena bildu nahi dugu Zubietako plazan, bi milara iristeko helburua jarri dugu, uste dugu hurbil ibiliko garela eta pasatzen badugu hobe".

Mikel Erguin

Elkarrizketa osoa EGIN KLIK


Utzi iruzkina: