Urakan ehiztariak
Nola iragartzen zituzten urakanak, haien norabidea eta indarra duela ez urte asko? Bada gezurra badirudi ere, bertan sartu eta neurketak eginez. 1943. urteaz geroztik "Urakan ehiztariak" fenomeno metereologiko hau aztertzen aritu dira.
Garai haietan, oraindik satelite bidez zenbait datu esanguratsu neurtu ezin zirelarik, hegazkin batean sartu, urakanaren begiraino hegaz egin eta datuak bertatik bertara hartzen zituzten. Gaur egun ere egiten dituzte horrelako misioak eta 1970. urtean sortu zen NOAA ("National Oceanic and Atmospheric Administration") erakunde zibilaz gain, oraindik ere Estatu Batuetako armadak egiten ditu misio gehienak.
1945eko urriaren 1ean gertatu zen era honetako misioak egiten dituzten hegazkinen istripu bakarra. Estatu batuarren armadako PB4Y-2 (BuNo 59415) hegazkin batean zioan tripulazioko zazpitik sei kide zendu ziren 1 Kategoriako tifoi batek jo eta hegazkina Hego Txinako itsasoan erori ostean.
Esan beharrik ez dago oso garrantzitsuak zirela datu bilketa hauek, urakan eta tifoiak garaiz detektatzeaz gain, hauen portaera hobeto ulertzeko ezinbestekoak direlako. Modu honetako zoro askori eta teknologia aurrerapenari esker ari gara lortzen honelako fenomenoen gero eta iragarpen goiztiar eta zehatzagoak izatea. Nori bururatu ote zitzaion ordea 254 km/h abiadurako haize ufadak izan ditzakeen zirimola batean sartzea?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: