ESTEKAK

urruzuno06 1456153496706 Urruzuno-06 | 2006-09-25 12:01

Iepa jende

Gaurko goiza blog honetan kuxkuxeatzen pasa dut eta esteka interesgarri batzuk jarri dizkizuet, euskal blogosferan alde batetik bestera ibil zaitezten.

Testu eta poema interesgarriak aurkituko dituzue bai metropolitan (etxerako lan egin behar), Ganbara beltzen kuba edota Juan Achutegi-ren blogetan (cocopo deitzen zenioten ez?).

El poder de la palabra webgunea jota interesgarria da (arkitektura, musika, zinema, literatura... pasada bat da) eta CiudadSeva delakoan ipuin labur ugari aurkituko dituzue, denak hautatuak, izugarria da.

Filosofoentzako hor daukazue Markos Zapiain-en bloga, mundu honetatik erabat kanpo bizi den aker ero-bero euskaldun bat. Kalaka saioan kameoak egin ditu eta benetan jota dago. Oso gomendagarria.

Literaturari buruzko euskal blog-ik interesgarriena Volgako batelariak duzue. Artikulu, elkarrizketa, kritika eta erreportai latzak.

Informatzeko Patxi Gaztelumendi edota Gaztesarea dauzkazue.

Literaturan gehiago sakontzeko Armiarma proiektua izugarria da. Kuxkuxeatu, kuxkuxeatu.

Argazkigintza gustatzen zaizuenoi The Balde edota Argitzaletan oso gune onak dira.

Nabarra aldizkaria ezagutzen al duzue? Bere webgunea ere ez dago gaizki, kultura lantzen duen euskal aldizkaririk interesgarriena da dudarik gabe.

Bestalde hor dauzkazue Estonian Literature Information Centre eta Nontzeberri.

Kuxkuxeatu, kuxkuxeatu!

Ondo izan, ni iada banoa Arrasatera, ikastera-edo. Hasi zaretenok animo eta hastear zaudetenok aprobetxatu azken egunak!


.....topa!

J.


Utzi iruzkina: