Amaitzen ez den bidaia

urruzuno06 1456153496706 Urruzuno-06 | 2006-09-29 14:47

Aste luzea izan da hau, egunero martxa hartu nahian eta ezin, zuen ahotsak, irudiak, ahaztu ezin. Argazkiak, dedikatoriak, paperean grabatuta gelditu diren oroitzapenak dira, galdu ez daitezen norabide bat hartu dutenak.

Teleberria ikusteko egunero  korrika joan naiz ikastolatik etxera zuek  ikusteko esperantzarekin, baina ez dut ikusi guri dedikatu zizkiguten 30 segundu hain preziatuak. Agian ikusi ez dudalako da niretzat hain preziatua, baina halako amorrua sentitu nuen. Irratikua ere ez nuen entzun...

Beno, hori gutxienekoa da. Oraindik behintzat gogoan baititut juntu pasa genituen momentu onak, ezin hobeak. Benetan diot 10 egunetan 24 orduz zuekin egotea sekulako saria izan dela. Denok, ondo ez, ederki pasa dugula esatera ausartzen naiz, baina nik ez dut nahi gauza hemen amaitzea. Zuek bidaia hau inoiz amaitzen ez dela diozue, ba nik horren errealitatea ezagutu nahi dut. Zuekin kontaktuan mantentzea ez da uste bezain erraza izango baina denok hartzen badugu parte posible da.

Hortaz badakizue Urniertara gonbidatuta zaudetela, San Miguelak dira! Igande honetan ordea, kilometrotan dugu hitzaldia, 3. gunean ordubitan, hutsik egin gabe!!!!


Utzi iruzkina: