Gurasoei oharra 2012ko urtarrila

uhegurasoak 1456153426533 UHE Gurasoak | 2012-01-11 11:24

Kaixo guraso,

Pasa den abenduan gelaburuen bilera egin genuen (akta zure gelan ikusgai duzu). Bilera hartatik hainbat proposamen atera ziren, eta ohar honen bidez zure laguntza eskatzera gatoz:

 

1.     eMailak jaso. Urtarrilean familia bakoitzaren emaila jasotzeko asmoa dugu, izan ere, bide hau komunikaziorako oso egokia dela iruditzen zaigu, azkarra eta zuzena delako. Emaiozu zure helbidea gelako hezitzaileari.

Gelaburuok ere badugu posta elektronikoa gurekin harremanetan jartzeko, eta baita ere bloga informazio guztia gordeta edukitzeko (oharraren azpian dituzu bi helbideak).

 

2.     Formazio zerrendak. Iaz egin genuen bezala, aurten ere gela bakoitzean gurasoen ikuspuntutik zein ikastaro jasotzea interesatuko litzaizuekeen galdetuko dugu. Zerrendak jarriko ditugu geletako ateetan eta bertan lasai proposatu nahi adina ikastaro. Guztiak jaso eta saiatuko gara beste elkarteekin koordinatu eta ahal den guztiei bide ematen.

 

3.     Formazioa eta HItz Aho guraso elkartea. Formazioa gure txikien heziketan ezinbestekoa dela iruditzen zaigu, eta hori dela eta, guraso guztiei dei egiten dizuegu formazio taldean lan egiteko eta baita ere Udarregi ikastolako Hitz Aho Guraso Elkartean parte hartzeko. Interesatuta bazaude, zure gelaburuari esan edota  uhegurasoak@gmail.com helbidera idatzi.

 

4.     Zer eskain diezaioket Haur eskolari? Haur Eskola guztiok osatzen dugu: haurrek, hezitzaileek eta gurasook. Hau da, Haur Eskola “gurea” ere bada, eta pentsamendu horri jarraituz, iaz gurasoak patioa margotzeko ekimena prestatu genuen. Aurten ere horrela zerbait egingo dugu, baina ekainera itxaroten gauden bitartean, norbait prest baldin badago zerbaitetan laguntzeko (adibidez, musika saioak haurrei emateko, jolasak antolatzeko, ipuinak kontatzeko, eskulanak egiteko etab.), esku zabalik hartuko dugu! Horretarako jarri dadila bere hezitzailearekin harremanetan edota idatzi dezala  uhegurasoak@gmail.com helbidera.

 

Besterik gabe, ondo izan!

Haur Eskolako Gelaburuak: Alain Urizar, Mari Jose Aizpurua, Xabier Zudaire, Gorka Aierbe, Nora Izagirre, Antonia Caballero eta Idoia Torregarai.

uhegurasoak@gmail.com

www.blogak.com/uhegurasoak


Utzi iruzkina: