"Elikadura ekologikoaren sukalde goxoa" ikastaroa apirilean

uhegurasoak 1456153426533 UHE Gurasoak | 2012-03-21 13:57

Pasa den urtarrilean gurasoei galdetu genizuen ea zein ikastaro egin nahiko zenuketen. Erantzun horietatik elikadurarena aukeratu dugu, besteak (komunikazioa eta jolasena) dagoeneko egingo direlako.

ELIKADURA EKOLOGIKOAREN SUKALDE GOXOA ikastaroa antolatu dugu.

  • Egunak: Apirilaren 23 eta 25
  • Tokia: Haur Eskola
  • Ordutegia: 18:00/20:00
  • Irakaslea: Amaia Ullate, Haur Eskolako sukaldaria eta Ekolapiko Elkartea
  • Nori zuzendua: Gurasoei
  • Izen-emateko: Ikastaroa doan da, baina derrigorrezkoa da izena ematea helbide honetan: uhegurasoak@gmail.com
  • OHARRA: Ikastaroa Haur Eskolako sukaldean egingo denez, gehienez 12 pertsonentzat egongo da tokia. Hurrenkeraren arabera onartuko dira.
  • Antolatzailea: Hitz Aho-ko Haur Eskolako Guraso Taldea.


Utzi iruzkina: