ZUZEU, EUSKALDUNON ATARI BERRIA

txotx 1456153402457 Txotx!!! | 2009-05-27 19:10

Badirudi, azken aldian euskal blog eta webguneek indarra hartzen ari direla. Hori erakutsi ziguten gutxienez,  Hasier Etxebarriak eta Mikel Lasak Huhezin emandako hitzaldian. Bertan zuzeu.com proiektua aurkeztu ziguten.

Informazioa euskaraz izatearen aldeko proiektua da. Euskaldun guztiek baitute eskubidea informazioa euskaraz jasotzeko. Gainera ez du soilik euskarazko informazioa ematen. Modu guztietako tresna dibertigarri eta interesgarrik ditu. Alde batetik, egunero gertatzen diren albiste garrantzitsuenak ematen dizkigu. Horretaz gain, sukaldeko errezeta sorta bat eskaintzen digu, euskaldunok sukaldean treba gaitezen. Denetatik, ikus dezakezuen bezala.

Gainera edonork idatz dezake hemen, hau baita webgune honen bizimodua. Jendeak bere artikuluak, iritzi testuakā€¦zintzilikatzen ditu. Horretaz gain, noski, egunero albisteak, iritziakā€¦idazten dituzten kazetariak daude. Modu honetan, hauetako kazetari bat gustuko duen edozeinek egunero irakurri ahal izango du honen artikuluren bat.

Ziur nago, urruti iritsiko den proiektua izango dela, herritar guztien kolaborazioaz, bizi iraungo duena.


Utzi iruzkina: