MUGIKORRA, BONBA ATOMIKOA

txotx 1456153402457 Txotx!!! | 2009-03-17 10:23

Azkenaldi aldi honetan asko hitz egin den gaia izan da neska honen telefono mugikorraren kasua. Gazte gutxi dira Euskal Herrian bideo hauek ikusi ez dituztenak. Harrigarria da mugikor bat galtzeak ekar ditzakeen ondorioak, neska honek bere herria utzi behar izatea, benetan tristea. Baina benetan zein da arazoa?

 

Neska horrek ez du ezer txarra egin. Beste jende askok egiten duena egin du baina soilik grabatu egin dela. Nire ustetan arazoa da, jendeak ez duela sexua naturaltzat hartzen. Bideo horietan neska masturbatzen agertu beharrean, bokadilo bat jaten agertzen bazen ez zen ezer gertatuko, azken hau naturaltzat hartzen baitugu. Eta masturbatzea ez da naturala edo?

 

Erantzukizunari dagokionez, nik ez dut uste neskaren errua izan denik. Egia da bideo horiek mugikorrean edukita eta jendea nolakoa den jakinda, agian, hobeto zaindu beharko zuela aparatua, baina, ez da inola ere bere errua. Errua bideoak jendeari bidaltzen hasi ziren gazteek dute. Entzun dudanez, mugikorra aurkitu zuen gazteak ez zuen neska ezagutzen. Horregatik, nire ustez, ez zen mutil horren kulpa izan. Ordea, neska ezagutzen zutenek eta hala ere, bideoa bidali zutenek dute benetako errua. Agian neska ezagutzearen morboa izan zen, baina, ondo pentsatu behar zuten bideo hori bidaltzeak ekar zitzakeen ondorioak. Kuadrilakoei erakustea normala iruditzen zait, baina, ondoren mugikorra neskari itzuli beharko liokete.

 

Argi dagoena da mugikorra, internet…bonba atomikoak direla. Bertan, gure gauza pribatuak ditugu eta edozeinek ikus ditzake.


Horregatik, kontu handia izan behar dugu gauza horiekin eta bertan ditugun argazki eta bideoekin!!




Utzi iruzkina: