txapabloga

Azaroak 22an 21:00 etan kontzertu berri bat izango dugu Bergarako gaztetxean, txapa irratiak antolatuta. Oraingo honetan hardcore-punkrock melodikoa izango da nagusi. ENEMY ALLIANCE suediarrak eta ADRENALIZED Donostiarrak izango ditugu. ENEMY ALLIANCE talde suediarra 2005 urtean sortu zen, nahiko berria da beraz. Bertako partaideak aldiz, ez dira hasiberriak, aurretik SATANIC SURFERS eta VENEREA taldeetan ibilitakoak dira. ADRENALIZED donostiarrak 2001an hasi ziren eta hardcore melodikozaleak dira ere. Hemen ere kalitatezko gauzak egiten direnaren erakusle dira.  


Txapa irratiak urtean zehar antolatzen dituen kontzertuen barnean hurrengo bi kontzertuak hauek izango dira: Azaroak 17 larunbata 23.00etatik aurrera Gasteizko OBLIGACIONES eta Bilboko BUGATTI taldiak izango ditugu Bergarako gaztetxian.                 Abenduak 15 larunbatean ordu berean Beratik datozten SEXTY SEXERS eta ON BENITO. 2001eko ondarrean sortu zen musika taldea Beran, Nafarroan. Gazte gaztetatik hasi ziren Ameba izenpean euren burua ezagutaraziz. Maketa bat argitaratu zuten 2004ean eta ha...


Gaur egun 26 irratsaiokin egiten dugu salto dialera Txapa irratian, musika, gai sozialak, literatura... gai ugari jorratzen dira eta saio bakoitzak bere ikutu propioa dauka, IRRATSAIO PROPIOAK NAHIZ ARROSA IRRATI SAREKO HAINBAT IRRATITAKOAK. txapa irratiko programazioa dokumentuan daukazu gure programazioa eta irratsaio bakoitzaren nondik norakoak, dena den entzutea da ezagutzeko modurik egokiena!! http://www.txapairratia.org/programazioa.htmASTELEHENETAN 8:00-10:00 KALEGORRIAN: INFO 7 irratiak ekoiztutako EHko aktualitateari buruzko magazina.13:00 ALBISTEGIA:INFO 7 irratiak ekoiztutako al...


Txapa Irratia San Joxepen   Badakite gure irratiko entzunleek hilabetean behin San Joxepe jubilatuen  elkarteko kideak etortzen direla irratsaoa egitera.  Hilabete honetan hamabostaldi kulturala zeukaten antolatuta eta guk gure japonesitoak hartu eta beraien egoitzara joan gara, bertako giroa zuzenean kontatu nahian.     Giro politean egin genuen irratsaioa eta bertsolari eta dantzarien artean murgildu ziren gure ahotsak. Honetarako ere gai garela frogatu dugu, eta ez da gutxi!  


Txapa Irratia sarean.  Txapa irratiak hamarkadak daramatza uhinetan, bergarar askoren ahotsak elikatu dituzte bertako mikroak eta ideia hitz eta pageo mordo bat zabaldu dituzte hauek.   Azken asteetan, urteetan buruan zebilkigun proiektua habian jarri dugu. Irratia ekonomikoki larri ibili  arren ( emisora berria erosi behar izan genuen)  bertako partaideen buruak arin dabiltza, uhinak astintzen eta gaur da eguna, lerro hauek idazten gabiltzan bitartean internet bitartez Txapa irratia entzuten gaudena. Teknologia berriekin daukagun borrokan beste aurrerapauso bat eman dug...


Urtean zehar antolatzen ditugun kontzertuen barnean,Urriak 13 Larunbata gaueko 23:00etan Bergarako gaztetxian,Galiziatik datozten ETERNOS  eta Gasteizko ROCKAINA taldeak izango ditugu gaztetxeko eszenatokian ikusteko eta entzuteko aukera,eta ,noski,zuzenean FM-ko 97.25ean ere.


Kontzertu berezia izango dugu datorren asteazkenean Bergarako Gaztetxian. Pedro Munhoz kantautore brasildarrak, Mst mugimenduko erreferenteetariko batek  ekitaldia eskainiko du 19:30ean.   Kontzertua zuzenean eskainiko dugu Txapa irratian eta kantari brasildarrarekin elkarrizketa ere entzungai izango duzue.    


Txapa irratian badoa poliki-poliki parrilla osatzen betiko irratsaioak hasi dira martxan eta berriek ere ekin diote mikroak astintzeari. Aste honetan bertan San  Joxepeko berriketeak irratsaioa hasi da, hilero jubilatuen elkarteko kideek egiten duten irratsaioa.  Aurten ere hilabeteko lehen astelehenetan etorriko dira Txapa irratira eta beraien kontuak izango ditugu hizpide mahai inguruan. Honetaz gain irratiko ahots ezagun bat berriro daukagu bueltan proiektu berri eta interesgarri  batekin Azken bagoia izeneko irratsaio berriak ekin dio bere bideari, Piki eta Oihanak jartze...


uhinen iraultza!

txapa 1456153218942 txapabloga | 2007-09-03 10:19

Ikasturte berriari ekin diogu Txapa Irratian, irratiak uda aldean izan dituen arazo teknikoak gainditu eta gogoz egin diogu berriro ere uhinen iraultzari. Aurten ere 97.25ean entzun ahal izango dituzue gure irratsaioak; bai guk ekoiztuak bai eta arrosa irrati saretik jaitsi eta entzuleei eskaintzen dizkizuegunak ere.   Aurtengo berrikuntza nagusienetakoa albistegiak izango dira: eguerdiro Info 7 irratiko albistegiak entzun ahal izango dituzue, honetaz gain, goizetan Martin Garitanoren Kale gorrian irratsaioarekin ere bat egingo dugu.   Baina irratia entzun bakarrik ez, irratsaio...


 Txapa irratia udan ere uhinetan izango da.Urtean zehar egindako programen errepikapenekin eta nola ez musika ezberdinarekin. Jakin ere,INFO 7 irratiaren zuzeneko 3 irratsaio izango dituzuela Astelehenetik Ostiralera.Goizeko 8etan KALEGORRIA irratsaioa,eguardiko 1etan ALBISTEGIA eta atsaldeko 4etan irratsaio ezberdinak entzuteko aukera. Bestalde,Txapa irratiko tirantedun niki berriak eskuragai dituzue,Pol-pol,Etxagi eta Arrano tabernetan 10 euroren truke. Aurrerapen gisara esan, Irailak 14 Ostirala Gaztetxian kontzertu berri bat antolatu dogu, oraingo hontan ATERKINGS Markina...