Marokoren interes estrategikoa Sahelen

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2014-03-02 18:05

 

 

Aspalditik, Mendebaldeko Sahararekin talkan dabilen Marokok, bat-batean kanpo-politika aldatu, eta Sahelen jarri ditu begiak.

Maliren ondotik, gainera, Ginea Konakry, eta Gabon etorriko dira, Mohamed VI.a erregeak, diplomazia eraginkorrak, parte-hartze aktiboa eskatzen duela ulertu baitu.

 

MNLAren deiak, gauzak azkartu egin ditu zalantzarik gabe, eta iraultzen, eta era guztietako trafikatzaileen harrapakin bihurtu den Sahelen, bitartekari lana burutzea erabaki du Marokok, aurretik Uagaduguk egindako lanari jarraiki.

 

Orain arte, Maliar krisiaren aurrean, isilik egon da herrialdea, nahiz eta Frantziaren Azawadeko esku-hartze militarra onartu izan zuen. Zergatik beraz, orain, parte-hartze hau?

 

Fronte Polisariori aurrez aurre jarrita, bere mugetan barrena gora egin dezakeen mugimenduaren indartzearen beldur ote da?

Orain arte Mendebaldeko Sahararen errebindikazio independentistei eutsi die Marokok, baina AQMI, Sahel-Sahara eremuan indartzen ari da, eta honako hau, serio hartu beharreko kontua da.

 

Sufismotik hurbil dagoen islam moderatuaren jarraitzaile, Maroko, errito malikietara hurbiltzeko asmoz, 500 iman maliarren formakuntzaren mezenas bihurtu da. Bere herentzia islamdarra, fundamentalismo erlijiosotik gorde nahian dabil, buru asko erorarazi dituen udaberri arabiarrak, ondo erakutsi baitio muturreko islama, zenbateraino den arriskutsu.

Hala, Magrebeko estatuak, Mohamed VI.aren izenean, bere eragina hedatu nahi du Afrikan. Sinestunen agintari denez gero, eta buruzagi erlijioso baietsia, «argien islama», islam integristaren aurka erabil dezakeen lider perfektua izan baitaiteke.

 

«Rabateko adierazpena» deiturikoan, 19 estatuk parte hartu dute, Libia, Frantzia, eta Mali direlarik euretariko aipagarrienak. Akordio hau Marokok, Afrika iparraldean terrorismoaren aurka egiteko, hartzen duen konpromisoaren lekuko da.

Arazoari aurre egiteko, ala arbasoen jakituriaz baliatuz, arazoa prebenitzeko deliberoa egin ote du Marokok erabaki honekin?

 

 

 

 

Mame Diarra. Journal du Mali.2014-02-19 (moldatua)

 

 

 


Utzi iruzkina: