Euren antzera jantzi, eta euren antzera pentsatu...

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2013-11-09 17:33

Azawadeko errefuxiatuak Burkina Fason (2013-03-11)

 

 

Basamortutik etorri, eta basamortura bueltan zihoan gizonaz liluraturik nengoen. Ni, oraindik, ez nengoen eremu zabaletan araztua. Oraindik itsua nintzen.

Bat-batean, bidaiariak, audientzia eskatu zion nire aitari. Bakarka hitz egin nahi zuen berarekin.

Iritsi zen unetik, luze begiratzen ninduen, eta eskua nire ile kizkurrean pausaturik,honako hau esan zion:

- Esaiozu ume honi,” haiek” nire Abarad-i egin ziotena... Jakinaren gainean egoteko adina dauka eta.

- Zein “haiek”? Galdetu nuen nik.

Nire hitzek zauritu izan balute bezain azkar erantzun zuen.

- “Haiek”, basamortuan haurrez jabetzen diren guardiak dira, euren familia eta oued-ei “kentzen dizkietenak.

Abarad-en bila etorri, eta ziega ziruditen harrizko hormen atzean itxi zuten.

Gure hizkuntzan mintzatzera debekatu, buruko “cheche”-a erabiltzea arbuiatu, eta euren antzera jantzi, eta pentsatzera behartu zuten.

Haur tuareg guztiei egin nahi diete hori.

Nire begirada, amarengandik aitarengana zebilen. Ez nuen ulertzen. Tamasheq hizkuntzan hitz egitea, eta cheche-a eramatea debekatu? Guardiek? Haurra ziegan? Gizon horiek eroak behar dute. Zergatik daude emakumeak ezertxo ere egin gabe? Sorgortasun horri, deabrua harrapatzen duen “tende n´goumaten” joaz egin behar liekete aurre. Emakumeek, lehertu arte dantzatzera behartu behar lituzkete gaixook.

Txerrenek mende zeukan Ekadé-rekin ere, horrelaxe egin zuten. Gogoratzen dut, errementariek ezpata utzi zioten, eta gizonek, garrasi zakarrak jaurtiz, inguruan biraka izan zituen. Emakumeek, danborraren larrua astintzen zuten, bien bitartean.

Ekadé... gorputz osoa dardarizoak hartua, euli zurixka bat ezpain ertzean. Begiak zorabiaturik, eskuko ezpataren xafla, airea, izpi metalikoz jantziz...

Etenik gabeko “tende”-aren aldizkatzeek, egunsentira arte lagundu zuten bere trantzea. Orduan soilik, erori zen lurrera, akituta... eta sendatuta

 

Mano Dayak; Je suis né avec du sable dans les yeux. 1996

 

 

 


Utzi iruzkina: