"Dunen kantua" kontzertua, Niamein

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2013-04-02 22:22

 

Apirilaren 5ean, artista tuareg garrantzitsuak bilduko dituen musika kontzertu ikusgarria mamituko da Niamein. Bertan izango dira, besteak beste, Abdallah Oumbadougou, Etran Finatawa, Bambino, Atri n'Assouf, Tinariwen, Nabil Othmani, Tamikrest, Hasso ... musikari kel-tamashaq handiak.

 

Kontzertu biharamunean bestalde, apirilaren 6an, “Bakearen abestia” hitzaldiak, hartuko dio lekukoa musika emankizunari. Bakearen sustapenean, eta kulturarteko elkarrizketan, gazteek duten inplikazioa aztergai izango duena.

Parada ezin hobea izango dute tuaregek, aspalditik irentsi nahian dabilkien, zurrunbilo itogarriari buruzko, gogoeta egiteko.

 

Halere, adituko ote du norbaitek, basamortuko ateetatik haratago, ito behar horretan jaurtiriko oihua, aldi berean etsipen eta itxaropen oihua dena, bizirauten ikasi behar izan duen herriaren oihua.

 

 


Utzi iruzkina: