Basamortuko emakumeak

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2015-06-20 16:49

 

Kel_tamasheq emakumea

 

 

   Hutsarenak diren irribarreak, ezerezarenak, beloen atzean lotsaz edo beldurrez ezkutaturik.

Egunsentiak ikusi zaituzte hazten, basamortuko emakumeak, eta hondarrean utzitako zuen urratsek.

Bular agortuetatik zintzilik herioren gutizia desiratu hareazko zuen umeak.

Zuen hitzak, haizearen xuxurla, harat-honat bazterrak nahastuz dabiltzan kontu zaharrak.

Odolezko, eta haragizko emakumeak, ertzik gabeko eremuetan, itzal beltz bihurtutakoak, hasperen goibel.

Isiltasunaren erresumako erregina anonimo, ahuntz, ardi, akazia, asto, suge, musker.

Begirada garden.

Abesti leun.

Basamortuaren kemena betile urdinetatik zintzilik, begi ninietatik garrasika.

Bakardadearen isla.

Ur putzu agorrezin.

Itxaropen hauskor.

 

 

 

 


Utzi iruzkina: