Azawad

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2013-09-28 15:01

Tinbuktu (Azawad)

 

 

Ekainaren 18an zinatu zuten Azawadeko Tuaregek,eta Bamakoko gobernuak bake-akordioa.

Giltzarrapo gorriz, debekuarenaz, itxitako ate astuna ireki zen orduan Mali iparraldean, ---duela gutxiegiko Sudan (»beltza» arabieraz ) frantsesaren iparraldean---.

Hala, haize freskoa sartu zen lotsati, ate honek," itxaropenarenak", utzitako espazio luze-zabaletatik,eta zirrikitu guztietatik. Bamakoko gobernuak, ---duela gutxiegi Sudan (»beltza» arabieraz) frantsesaren hiriburuak--- , nahita usteltzen, erdoiltzen, kirasten utzitako Azawadeko espazio zigortuetan barrena.

Eta eremu desolatu haietako, aspalditik, oso aspalditk, atzera-aurrera ibilitako arbaso zaharren seme-alabek, zapi, oihal, belo urdinetan halabeharrez bildutakoek... lurraldetasunaren, bakearen, autodeterminazioaren, aurrerabidearen... aspaldiko nahia, eta eskubidea hurbilago irudikatu zuten orduan.

Gaur ordea, berriz, enegarren aldiz, eztanda egitear dituzte, gorputz barrunbeetan, bihotzak, basamortukoek. Amorrazioz, eta tristuraz.

Ahuntzaren gauerdiko eztulari, berari baino kasu gutxiago egin omen dio Bamakok ---duela gutxiegi Sudan (»beltza» arabieraz) frantsesaren hiriburuak---, bake-akordioan zinatutakoari.

Maliko hauteskundeak ahalik eta azkarren, eta erarik baketsuenean gauza zitezen baino, ez omen zituen zinatutakoak zinatu...

Etsipena jabetu da, berriz ere, Azawadeko bazterrez, emakume, haur, eta gizonen begiradez, hondarrezko eta harrizko gogoez, haizearen erresumez.

 

 

 


Utzi iruzkina: