Azalaren kolorea

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2012-02-04 00:03

 

 

Ez dira zuriak zurientzat. Ez dira beltzak beltzentzat. Libian beltzegiak izateagatik, jazarpena eta mehatxua jasan zuten. Orain, Malin, zuriegiak izateagatik jazarri, eta mehatxatzen dituzte.

 Bamakotik, beldurrez, ihesi atera beharra izan dute.

 

 Tamahak-ak dira, tuaregak, ez goian, ez behean daudenak, Sahara basamortuan atzera-aurrera betidanik ibili izan direnak, gaur sedentarismora kondenatuak, europar kolonialistek asmaturiko marra-mugetan harrapatuak, haizearen seme-alabak , gaurdaino hezirik ezagutu ez dutenak.


Mali iparraldean, Azawad aldean, autodeterminazioa aldarrikatzen dute tuaregek. Ez dute zuriagoak izan nahi, ezta beltzagoak ere, ortzi-mugarik gabea den jainkosa, mortu, Tenereren magalean, aske bizi ahal izateko, txoko propioa baino ez dute exijitzen.