Telesailen bidez homosexualen onarpena

spituptruth 1456152805288 everyone owns a gun deep inside | 2008-06-04 01:48

Ilene Chaiken Estatu Batuetako “the L word” telesailaren kreatzailea, idazlea eta produzitzailea da. The L Word telesaila 2004 urtean hasi zen EEBBen emititzen, izugarrizko ospea izanez eta izaten jarraitzen duela argi dago, 5. sasoia amaitu berri baitago eta 6.bat grabatzen hasi baitira dagoeneko.

 

lword5_1280x1024

 

Telesail honetan lesbiana talde baten gertaerak kontatzen dira eta EEBBen mota honetako lehenengo telesaila izan da. Hasieran liskarrak egon ziren, sexu eszena esplizitu asko agertzen baitziren, baina denbora pasa ahala jendeak gauza normaltzat hasi da ikusten, normala den moduan eta leku guztietan gertatu beharko litzatekeen moduan.

 

Gaur egun, eta 21.mendean gaudelarik, homosexualitatea gai tabu bat da, eta telebistaren bidez jendeak gero eta normalagoa ikusten du, lehen kolpean ikusten ez zutenean. Askotan diogu telebista zaborra bakarrik dela, ez duelako ezertarako balio, baina gai honetan, homosexualitatearen onarpenean, laguntzen duela uste dut.

 

1196026404_f 

Estatu mailan ere, telebistan eta baita zineman ere, gero eta bikote homosexual gehiago ikusten dira. Emakumeez hitzegiten gabiltzanez eta adibide baten bat jartzekotan, oso famatua den “Hospital Central” telesailean emekume bikote bat dago momentuan eta pertsonai gay bat ere. “Los hombres de Paco” telesailean ere bai, azkeneko kapituluetan emekume bikote bat sortu da.

 

pys5ac6

 

Eta honek guztiak erakutsi nahi duena zera da: maitasuna maitasuna dela, ez duela sexua inporta, ez baitzara sexuaz maitemintzen baizik eta pertsonaz.

 

Homosexualen egoera eta eskubideak hobetuko direlakoan eta pertsonak garen moduan onartuko zaigula esperoz, hemen uzten dizuet The L Word telesaileko eszenatxo baten bideo bat.

 


Utzi iruzkina: