Munduarekin batera aldatu edo jan egingo zaitu

spituptruth 1456152805288 everyone owns a gun deep inside | 2008-06-04 12:23

Mundua aldatu da, prest al zaude? Hori da galdera. Benetan prest al gaude edo aldaketa guzti hau derrepentean hartu gaitu guztioi?

Eta zelan mundua aldatzen ari den, informazioa eta komunikabideak aldatzen ari dira, gero eta arinago, konturatu egiten ez ginela orain arte. Baian ze eragin ditu aldaketa honek?bereziki komunikazio medioetan eta bereziki berriz egunkarietan.

 

            Gaur egun jadanik egunkariak daude interneten eskegita, eta gero eta audientzia gehiago ari dira edukitzen. Honek izugarrizko kaltea egiten die paperezko prentsa idatziari, betidaniko egunkariari hain zuzen.

Egia da abantaila asko dituela internetek, munduko edozein puntatik zure jaioterrian edo delakoan zer gertatzen ari den jakin dezakezulako, baina, norbaitek pentsatu du honen ondorioz bere lana galtzen ari den jendeaz?

 

            Mundua aldatzen ari da eta gu berarekin aldatzera bultzatzen gaitu, nahi eta nahi ez aldatu behar gara, bestela bazter batean geratuko gara.

Hala ere, nik pertsonalki eta egunkarien gai horretan,  nik paperezko egunkaria nahiago dut irakurri internetekoa baino. Egunkaria irakurtzen duzuneko momentu goxo hura, beti egin izan duzuna zure bizitzaren zehar, niri eta askori uste dut, momentu hori teknologia berriek ez digutela kenduko uste dut.

 

 


Utzi iruzkina: