ZEGAMA-AITZKORRI-ZEGAMA (2011-8-12)

sorginmendi 1456152766221 SORGIN MENDI TALDEA | 2011-08-21 17:26

Lehenengo eguna, Zegama Aitzkorri, 23 kilometro eta 2000 metroko desnibel positiboa.

 

Kafetxo bat Zegaman eta Otzaurteko bidea hartu genuen (6,5 kilometro).

Eguneko lehen maldak.

Otzaurten ura edan, kantinplorak bete eta Aratz aldera jo genuen, bidean onddo bat hartu zuen Xabitok (ez zen azkena izango).

Aratzeraino gogorra egin zitzaigun, hemendik jeitsi eta bazkaltzeko geratu ginan itzaletan.

Aitzkorri Aratzetik jeisten.

Sorginek bere edari eta jana eraman zituen olentzerok ekarritako motxilan.

Aratzetik San Adrianera hemendik Sancti Spiritura, Sancti Spiritun ura hartu genuen. Aitzkorrira igotzea bakarrik ez zitzaigun geratzen.

Aitzkorriko puntan Sorpresa!!!! Txuk Gorriz!!!

Aitzkorrin afaldu eta lo, Lo flipas!!!

Bigarren eguna, Zegama-Aketegi-Aitxuri-Urbia-Zegama, 20 kilometro eta 500 metroko desnibel positiboa.

Goizean Aitzkorrin.

Gosaldu, dana jaso eta bagoaz.

Aketegiko bidean.

 

Aketegi.

Aitxuri tokatzen zaigu orain.

A ze bi!!!

Urbia aldera orain, hemen salda, garagardoa eta pintxoa, uffff!!

"

Urbiatik bagoaz, ZEGAMARA!! oraindik 13 kilometro!!

 

Azkenean iritsi ginan, Zegaman bokata ta etxea, ea hurrengoan jende gehiago animatzen den.

 

DATUAK:

42,191 kilometro.

2472 metroko desnibel positiboa.

Aratz: 1446m.

Aitzkorri: 1528 m.

Aketegi: 1549 m.

Aitxuri: 1551m.

 


Utzi iruzkina: