Jabi Elortegi-ren (Goenkaleko zuzendarixe) HITZALDIXE

sorginkerixek 1456152763751 Sorginkerixek | 2006-11-16 18:05

Asteazkenean (Azaroak 15) Goenkaleko telesailaren zuzendarixe  ezagutzeko aukerie Auki gendun. Bera, Bermiokoa da, baina Donostin egoten omen da aste osoan zier, jo ta ke lanien, guk Goenkalegaz gozatu ahal izeteko.

 

            Audientzixek dekon garrantzixeri buruz berbetan ibili zan. Hasiera baten, audientzixeri kasurik ez eitzie adostu bien arren, gaur egun eurrera ein ahal izeteko audientzixegaz lehiatu bier dala esan dozkun. Goizero goizero aztertzen dabe, Goenkalek ariñauko gabaz euki deuen audientzi porzentajie, eta honen arabera einbierreko aldaketa guztixek eitzen diez. 

 

            Ehun pertsonako talde batek osatzen deu Goenkale. Zelako antolamendue darabillen be azaldu dozku Jabik eta niri zati hau oso interesgarrixe iruditu dazten. Lan-taldean , kamarak, aktoriek, dekoratzaileak, audiokoak, gidoigiliek, makilatzailiek, … eta zuzendarixe (Jabi) osatzen dabe. Lan-taldeak dekon garrantzixe azpimarratu dozkun, talde bat zein oinarrizkoa dan, eta batek ez badeu bere lana ondo eitzen, beste guztixen lana pikutara joan ahal dala minutu baten ingeruen.

 

            Harritxute geratu nintzen “Biblia” aurkeztu doztenien. Biblia, eurentzako, liburutxu bat da, eta hor liburutxuen idatzitze dau hemetik eta uztaila erdirarte goenkalen zer gertatuko dan. Orain urte osoan zier, gidoi hori jarraitzie da euren lana (Jabi eta bere lan taldien lana).

 

            Gauza barrixek sortzie gustetandakola ere argi erakutsi dozkun. Horregaitxik Portu dabiela Balbemendi telesail barrixr, igande gabetan emitiduten dabien bildurrezko telesaile.

Balbemendiri buruz be luze berbetan ibili zan eta oso interesgarrixe iruditu iaten ezanban guztixe.

 

            Oso gustora egon nintzen hitzaldi guztixen zier, hizlarixe bebai oso jatorra izen zalako. Hitzaldixe labur geratu zala esango naben. Entzungo nabezen beste pare bat anekdota Maria Luisari buruzkoak edo nola grabatzen duten,…

 

Eskerrikasko Jabi eman zenuen hitzaldiagatik!

 

 


Utzi iruzkina: