Netiketak=interneteko betebeharrak

sonimontana 1456152758656 Soni montana | 2006-10-22 09:24

Oso interesgarria iruditu zitzaidan ostiraleko klasea, naiz eta aurreko gauean berandu arte irten izanagatik ez nuen arreta osoa jarri. Hala ere, Joxek esan zituen interneteko hamar "legetxoak" ongi ulertu nituen, baita oso erabilgarriak izango zaizkugula pentsatu.

Hamar lege hauek izen bat dute, netiketak hain zuzen.Nire ustez oso aholku logikoak dira, baina askotan betezen ez ditugunak. Horregatik ez zaigu gaizki etorriko apunteetan izatea interneten aritzen garenian inorekin arazoak ez izateko. Netiketarik bitxiena, LETRA LARRIARENA da. Dirudienez, interneteko edozein blog, zein forotan larriz idatziz gero haserrea espresatzen ari zara. Aprobetxagarria iruditzen zaidan beste bat, mezuen zerrenda amaigabeak garbitzearena da. Inork ez du horrelakorik egiten eta kasu askotan edozein tontakeri irakurtzeko bost ordu egon behar dozu izenak pasatzen. Tontokeriak dirudite, baina denak bete ezkero interneten gauzak askoz hobeto joango zaizkigu!

Imanol 

 


Utzi iruzkina: