jesuli

sonimontana 1456152758656 Soni montana | 2006-11-10 14:25

Berriro ere hemen nauzue realaren berri emateko. Taldearen egoera ez da batere hobetu, baina bai jokua. Arbitroei buruz hobeto ez dut aipamenik egingo..... asteazkenean anoetan garbi utzi bainien zer pentsatzen dudan beraietaz. jeje.

Oraingo honetan azkenengo fitxajeaz hitzegin behar dut. Jesuli izango da errealaren jokalari berria, gaur arratsaldeko froga medikua pasatzen badu. Oso bizkorra iruditzen zait tipo hau, teknikaduna ere, baina bi arazotxo ikusten dizkiot.

Lehengoa, nahiko konfliktiboa dela, beraz, jokatzen ez badu tentsia ekarri dezake aldagelara. Bigarrena aldiz, asko lesionatzen dela esaten dute sevillakoek. Gaur goizean baraien foroa irakurtzen ibili naiz eta oso pozik ikusi ditut jarraitzaileak. Gu ere pozik geuden Gabilondo athletikera saldu zutenean eta gero...

Besterik gabe AUPA ERREALA!


Utzi iruzkina: