REMIGIO MENDIBURU

so 1467378181235 SO | 2016-08-02 07:51

so 1470118334173

Remigio Mendiburu (1931-1990) gerraosteko euskal panoramako artistarik inportanteenetakoa, 60 eta 80ko hamarkaden artean sormen plastikoaren buruzagitzaren partaide da, Jorge Oteiza eta Eduardo Chillidarekin batera.
Nazioko eta Euskal Herriko sari anitzen jabe; hala nola, Gipuzkoako Artista Berrien Lehiaketan, Arte Plastikoen Lehiaketa Nazionalean. Madril, Bartzelona eta Parisen formatu zen. “Gaur” taldearen, alegia, Euskal Eskolaren mugimenduaren kolektibo baten fundatzaileetariko bat izan zen 1966an.

Egile beti konprometitua, inguruko natura fenomenoei barren-barrenetik gerturatzen zaie. Artelan asko erantzun teluriko eta existentzialak ditu: sormen aldakorra salatzen duten esperientzia ibiltariak, kontzientziaren eta prozesuaren arteko elkarrizketa, lehengaiaren tratamendu zuzena, eta oso ideia desberdinen unibertso emankorra.

Hondarribiko artista honek nazioarteko erakustaldietan parte hartu zuen, hala nola Veneziako Bienalean eta Pariseko Trienalean. Mexikon, Alemanian eta Chicagoko 3 Mille Azoka sonatuan erakutsi zuen bere lana. Santa Cruz de Tenerife, Donostia, Pasaia, Usurbil eta Hondarribiko espazio publikoan ere mira daiteke. Hainbat bildumatan ere aurkitzen da haren sormenaren emaitza; adibidez, Bilboko Arte Ederren museoan, Gasteizko Artiumen, eta abar.

Herri txistu hotsa / Donostia

Artelanetan, egileak naturarekin izandako harremanaren isla aurki daiteke. Zura zen eskulturak egiteko erabiltzen zuen lehengai nagusia, eta eskulturak egiteko prozesu teknikoa adarrak, sustraiak eta abar metatzean zetzan… harik eta, hain zuzen, prozesua bera gogorarazten duten bolumen konbexu eta masa konpaktuak gauzatu arte. Teknika bera darabil Herri txistu hotsa eskultura monumental zoragarria egiteko. 20 hodi barrenuts dira, astiro sigi-saga Askatasunaren etorbideko eraikin batean gora narrasten direnak. Kritiko askoren ustetan, Donostiako hiri-eskulturarik onenetakoa da, dagokion eskalari primeran egokitua.

Egur ikatza egiteko erabiltzen zuten txondorren antzera, Donostiako Askatasunaren etorbidearen eta Foruen pasealekuaren kantoian dagoen eraikinaren aurrealdea apaintzeko asmotan, soldagailuaren suaz tratatutako altzairu herdoilgaitzezko hogei hodik eratzen dute eskultura, eta hodiak ebakidura txikiagoa duten tutu-formako metalezko pieza zuzen batzuek lotzen dituzte hormara. Multzoa16 metro garai da. Abstrakzio liriko bat egin nahian edo, balizko txistu batek egingo lukeen goranzko hotsa irudikatzen du.

Txalapartaren omenaldia 1961

Murru / Mendiburu

Linkak

http://www.aacadigital.com/contenido.php?idarticulo=974

http://www.euskonews.com/0149zbk/gaia14905es.html

Álvarez, M. S. (2001) “De las señas de identidad al multiculturalismo. Una revisión de la escultura vasca en el 2000”. Actas XV Congreso de estudios Vascos. Eusko Ikaskuntza.http://eusko-ikaskuntza.org/es/congresos/xvestudiosvascos/pdf/05.pdf  y en
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/congresos/15/08750901.pdf

Hondarribiko udalak eskainitako publikazioa.
www.hondarribia.org/dokumentuak/Programa%20fiestas_2006.pdf

Bibliografia

AA.VV. “De modernidades y de oportunidades: escutura pública en el País Vasco” en Cimal, nº 54, Gandía, p.60-68.

Martínez, C. (1994). “El arte y los artistas vascos de 1966 a 1993”. En Nosotros los vascos. Arte, Tomo V. pp.12-190.  [Donostia-San Sebastián]. Lur
Martínez, C. (1998). "Escultura en el arte vasco de los ochenta" en Ars mediterranea : dossier Euskadi, nº 3, Barcelona. p. 46-59.