PIERRE GONNORD / BIARRITZ / BELLEVUE KASINOAN

so 1467378181235 SO | 2016-07-12 16:11

so 1468333159977

"Hautatu dudan bizi eta lan moldea besteekiko topaketan oinarritua da, arrotz zaizkidan baina izaera unibertsal ber eta bakarrera lotzen nauten beste erreakitate batzuekiko topaketan. Bizirik izatea sentitu eta omendu nahi dut eta jende batzuen ahanzturari buru egin nahi diot; ene garaikideei bilatzen ditudan eta ene lanaren harira agertzen zaizkidan errealitateez dudan ikusmoldea adierazi nahi diet". (Pierre Gonnord)

Pierre Gonnord argazkilari frantziarra Madrilen bizi da 1988. urteaz geroztik, eta erretratu harrigarriak egiten ditu konbentzio artistiko oso akademikoak baliatuta. Hondo beltzak, argi-ilunak, koloreen tratamendua eta hiru laurdeneko posizioak ikusirik, ezin uka dezakegu Zurbarán edo Caravaggio bezalako XVII. mendeko maisuekin duen lotura. Biarritzeko erakusketan ehun argazki inguru izango dira, haietatik hamar bat egurketariak, harri-jasotzaileak edota bestelako euskal herri-kirolariak; guztiak ere Donostia 2016rekin lankidetzan bereziki prestatuak. Gainera, Baionako Euskal Museotik, Donostiako San Telmo Museotik edota Bilboko Arte Ederretako Museotik ekarriak izan diren hogei bat koadro eta eskultura ikusi ahal izango dira. Jarduera honek Donostia 2016ren Elkarrizketak lerroaren babesa dauka. DSS2016EUren programazio-lerro honen xedea da inguruko kultur-programatzaileekin aliantzak sortzea eta Hiriburutzaren balioei lotuta dauden proiektuak babestea.

Azken urte hauetan, Gonnord-ek obra berezia sortu du eta bere proeiktua bizimolde bilakatu du, beti bide tipietatik ibiliz, kultur nortasun azkarreko taldeetako pertsonaien bila. Tribuekin klanekin baina batez ere globalizazio garai honetan gure hiri pasaiatik urrun bizi diren, eta beraz, desagertzera kondenatuak diren gizabanakoekin bizi da partekatzen eta lan egiten du. Bere potretek, indarrez eta soiltasunez, giza izaeraren duintasuna omentzen dute eta duintasun hori gure egitera deitzen gaituzte. Egungo munduko lekuko eta aldi berean protagonista baitira, eta, egilearen ustez, haien baitan gure "gizatasun zati komuna" sentitzen baitugu. 

Erakusketa honetan berrogeita hamar bat argazki bilduko dira -batzuk formatu biziki handian- Galizian, Portugalen eta Euskal Herrian hartutako naturaren indarraren argazkiak (paisaia harrigarriak) eta pertsonen nortasunaren indarraren inguruan potret-topaketak. 

Eragilea: Biarritzeko Herriko Etxea 

Xehetasun gehiagorentzat : 

http://www.telerama.fr/scenes/rencontre-avec-le-photographe-pierre-gonnord,31356.php

http://ville.biarritz.fr/expo-pierre-gonnord-indarra/