MANU MUNIATEGIANDIKOETXEA

so 1467378181235 SO | 2016-08-12 16:18
1

so 1471012792084

Manu Mniategiandikoetxea (Bergara, 1966) Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Arte Ederretan lizentziaduna pintura eta eskultura espezialitateetan.

1992 eta 1995 urteen artean bere formakuntza osatuko duten hainbat tailer egingo ditu Donostiako Artelekun. Hala, Adolfo Schlosser-en tailerrean, Joan Hernández Pijoan, Pepe Espaliu eta Jürgen Partenheimer-ekin lan egin zuen. 1994 urtean Ángel Bados-en tailerreko partaide izan zen eta Txomin Badiolarekin ere lan egin zuen. Gainera, Pepe Albaceteren hirugarren tailer bateko partaide izan zen. Guztia Artelekun.

Bere prestakuntza artistikoa hedatu duten hainbat beka jaso ditu. Besteak beste, hainbat erakusketa kolektiboetan parte hartu du, Madrilgo ARCO’06-en egin zen “Dieciseis Proyectos de Arte Español” izenekoa barne. 2005ean Madrilgo Espacio Mínimo Galerian “Orain” izeneko banakako erakusketa egin zuen eta 2004ean Chus Martínez komisariarekin “Ni ez naiz hemengoa” izenekoa egin zuen Bilboko Rekalde Aretoan. 2008ko maiatzean “Behar Gorria Primavera Azul” mostra egin du Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.

"Guztiok gauza bera ikusi dezakegun arren, bakoitzak ulertzen duena pertsonala da. Garrantzitsuena zera da, artistak egin duena ikuslearekin harremanetan jartzen dela, eta pertsona bakoitzarekin modu berezian egiten du hori. Artistak asmo konkretu batekin egin dezake baina jendeak oso gauza ezberdinak barneratu ditzake. Azkenean ez da hain garrantzitsua gauza horren bitartez esan nahi duena, baizik eta gauza horrek zer esaten duen."

"Pintorea naiz edo, behintzat, pintorearen ikuspuntuarekin egiten dut lan. Ikusteko modu batez ari naiz, eta hori ez da inoiz aldatzen, nahiz eta beste diziplina batzuetan aritu. Nik gauza ezberdinak egin ditzaket, baina ikuspuntua beti da berdina. Egia da arkitekturak eragina izan duela nire sormenean. Anaia arkitektoa da eta orain, adibidez, pinturako liburuak alde batera utzita, arkitekturako liburuak erosten hasi naiz, pintura aldetik heltzen zaidan diskurtsoa ez dudalako ulertzen. Ez dakit non amaituko dudan, baina hori ere beharrezkoa da. Orain nire diskurtsoa puskatu egin da. Lehen bazirudien militantzia bat zegoela pintura aldetik, bertan jarraitu behar nuela, baina orain ez naiz horrela sentitzen."

http://www.berria.eus/paperekoa/1528/028/001/2011-08-23/identitateen_malabarista.htm

http://www.euskonews.com/0445zbk/elkar_eu.html