IKERGAIAK ETA ADIERAZPENAK ANTROPOLOGIA SOZIOKULTURALEAN // Kepa Fernandez de Larrinoa // Utriusque Vasconiae, 127 or. Donostia, 2009

so 1467378181235 SO | 2020-08-31 16:10

IKERGAIAK ETA ADIERAZPENAK ANTROPOLOGIA SOZIOKULTURALEAN // Kepa Fernandez de Larrinoa Utriusque Vasconiae, 127 or. Donostia, 2009
 
Ikergaiak eta adierazpenak antropologia soziokulturalean liburua ireki etaaurkituko duzuna zera izango da, mapabat. Zeren eta hori baita, azken batean, Fernandez de Larrinoa irakasleak bereliburuarekin eskaintzen diguna: mapabat, antropologia deritzon diziplinaakademikoak besarkatzen duen eremuzabalarena.
 
Baliteke metafora oso ederra ezizatea, baina nahiko eraginkorra ema-ten du liburuaren egitura eta edukiaulertarazteko. Izan ere, nola adieraz-ten diren lerro gorri lodi batez lurraldebaten mugak mapetan, hala zehaztendira liburu honen zazpi kapituluetakolehenengoan ikergai antropologikoarenmugak; nola osa daitezkeen, batetik,hiri eta probintzien izenez zipriztindu-riko mapa politikoak eta, bestetik, ibaieta mendiz zeharkaturiko geografiafisikoak, hala bereizten dira hemen ereantropologiaren dimentsio teorikoa etapraktikoa.