Fikzioaren izterrak / Ur Apalategi / Susa / 2010

so 1467378181235 SO | 2020-08-31 16:29

Fikzioaren izterrak / Ur Apalategi / Susa // 2010

Euskal Herrian literatura egitea ez da gauza erraza. Manu Eztandonak ondo zekien hori. Esperientziaz. Diktadurapean bizi ziren herrietan ere ez zen erraza, onartzen zuen, baina egonkortasuna lagun, idazleak etorkizunari begira jokatu eta, pazientzia apur batekin, obra sendo bat eraikitzea zeukan. Sendoa bere kalitateagatik, baina batez ere sendoa anakronikoa suertatzeko arriskurik ez zuelako. Obrak deskribatuko zuen errealitatea luzerako hor baitzegoen, irmo, higiezin, setati. Zer maisulan egingo zukeen Soljenitsin batek Stalinen laguntzarik gabe? galdetu ohi zuen bere artean. Egoskortuko al zen horrela literaturarekin? Mendebaldeko demokrazia batean bizi izan balitz, obra bat idazten bukatzerako sortzen ikusi zuen kontestua zeharo aldatuta zegokeen eta, ondorioz, obra bera baliogabeturik, zaharkiturik, modaz pasata. Eta gauza berbera gertatuko zitzaiokeen bere hurrengo idazlan bakoitzarekin, artean idazteari utzi ez bazion.

http://www.susa-literatura.eus/liburuak/narr8702