Euskararekiko jarrerak aztertzen // Maialen Zamakola // Gradu amaierako lana

so 1467378181235 SO | 2020-11-11 17:14

4.2.3 Euskararen balioa hiztunengan

Pertsona orok arrazoi edo motibaziorenbat du hizkuntza berri bat ikasteko; izan, lana bilatzeko, beste pertsona batzuekin harremanetan egoteko, etab. Hizkuntza minorizatuen kasuan, aldiz, nagusiki bi motibazio ezberdintzen dituzte Amorrortuketa bestek (2009): motibazio instrumentala, estatusarekin edo mugikortasun soziala irabaztearekin estuki loturik dagoenean, edota motibazio integratzailea, helburu nagusia talde jakin batean integratzea denean.

Horiek biak estuki lotuta doaz beste bi motibazio motarekin; barne eta kanpo motibazioekin, hain zuzen ere. Lehenak pertsona bakoitzaren barnean sortzen dira, hark nahi izateagatik, modu librean. Bigarrena, aldiz, indibiduoari ezarritako errealitatean oinarritzen da; kanpo presioa egon ezean, erabakia bestelakoa izango litzateke (nahiz eta zenbait kasutan kanpo presioak eragindako ekintzak barne motibazioa izatera pasa daitezkeen).

4.2.3.1 Balio instrumentala

Oso ohikoak izaten dira zenbait pentsaera euskal gizartean, hala nola, euskarak soilik lan egiteko balio duela edota euskara hezkuntza munduari zuzenki lotzea. Horrekin batera, maiz entzuten da zenbait hizkuntzek baliagarritasun edota erabilgarritasun handiagoa dutela. Horri, finean, balio instrumentala deritzo. Hori aipatutakoan, ingelesa da guztioi burura datorkigun lehena. Euskara eta ingelesa instrumentalki konparatuz, ingelesak balio handiagoa izan dezake, baina desberdintasun nagusi bat somatzen da: ingelesa hizkuntza globala dela, euskara aldiz, minorizatua. Amorrortuk eta bestek (2009) dioten bezala, euskara eta ingelesa balio instrumentalari begira lehian arituz gero, argi dago euskarak galdu egiten duela, bata eta bestearen balio instrumentalak ez baitira konparagarriak.

Izan ere, biek funtzio ezberdinak dituzte eta haien “erabilgarritasuna” esparru ezberdinetara bideratuko litzateke. Azkeneko urteetan euskararen erabilerari begira, balio instrumentala handitu dela esatean, kanpo presioen eragina baiezta daiteke; nagusiki esparru publikoan, hezkuntzan, komunikabide eta administrazioan, hain zuzen ere (Amorrortueta beste, 2009). Baina, nahikoa al da kanpo presioa euskararen normalkuntzari begira?

4.2.3.2 Motibazio integratzailea

Aurrez aipatu bezala, motibazio mota hau talde batean integratzeko helburua dagoenean ematen da, hau da, euskaldunon identitatearekin estuki loturik doana. Hizkuntza euskal identitatea osatzen duten elementu garrantzitsu bat. Hala ere, euskal biztanleen artean jarrera desberdinak izan ohi dira hizkuntzekiko, hala nola; gaztelania euskal hizkuntza gisa ez onartzea edota euskararen inguruan ezer jakin nahi ez izatea. Oraindik ere hizkuntzaren alderdiak, euskararen kasuan bereziki, borroka ideologiko batean oinarritzen dira (Amorrortueta beste, 2009). Norberaren pentsatzeko erak eragina izango du hartzen dituen erabak ilinguistikoetan. Eta pentsatzeko modu ezberdin horiek borroka edo gatazka moduko bat sor dezakete, kasu honetan, bi hizkuntza nagusi izateagatik (gure inguruan sortzen dena, hizkuntzak ukipenean egoteagatik, hain zuzen ere).

Amorrortu, E., Goirigolzarri, J., Ortega, A., Urla, J. (2016). Nuevos hablantes de euskera: esperiencias, actitudes e identidades. Bilbao: Deustoko Unibertsitatea.

Amorrortu, E., Barreña, A., Idiazabal, I., Ortega, A. (2009). Actitudes y prejuicios de los castellano hablantes hacia el euskera.Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

Amorrortu, E., Ortega, A. (2010). Euskararen balioak eta gazteen erabilera: Heldu erdaldunen pertzepzioak. Soziolinguistika bat,77(4), 117-134 or

Suberbiola, P. (2004). Euskararen erabileran nondik eragin? Zenbait gogoeta. Soziolinguistika bat, 53. Honako webgune honetatik berreskuratua:

http://www.soziolinguistika.eus/node/1778