Entzuten duzuna zara? ERIC DICHARRY // Derek Jarman + Moyra Davey +++++++++++++++++++++++++

so 1467378181235 SO | 2021-01-18 08:20

Behin Radio Nacional de Espana (RNE) irratian eres lo que escuchas eslogana entzun nuen. Nor naizen galdera piztu dit esloganak. Nor naiz? Entzuten dudana? Ikusten dudana? Irakurtzen dudana? Idazten dudana? Bizitzen dudana? Bizitzen dudanarekin idazten dudana?

So bloga hau ideki nuen egunero irakurtzen dudana Cloud-en zintzilikatzeko. Egunero jeikitzen naizenean Berria egunkariaren kultura saileko artikuluak irakurtzen ditut. Gaur 2021-eko urtarrilaren 18a da eta ariketa bera egin dut. Berrian irakurri ditudanak ez dizkidate liluramendurik oparitu. Berria egunkaritik Argia astekariara lerratu naiz. Link honetan klikatu nuen. https://www.argia.eus/argia-astekaria/2716/moyra-davey

Artikulua irakurri nuen eta artikuluak aipatzen zituen iturrietara lerratu naiz. Derek Jarman artista ingelesak egindako Blue (Urdina) (1993) dokumentala google-n xerkatu dut. Azpian den bideoa interneten atzeman dut. Bideoa ideki dut eta begiratu dut.

 

Derek Jarman artista ingelesa ez nuen ezagutzen baina haren bideoa sortzeko baliatu zuen Yves Klein (YKB) bleu hori aldiz bai. Urdina ene kolorerik gustukoaena baita. Arteari esker bainago bizirik. Soinu banda entzunez gero Derek Jarman artista ingelesaren biografia wikipedia-n irakurri dut. Haren biografia euskaraz irakurri nahi nuen baina ez dut atzeman. Frantsesez irakurri dut frantsesa ene ama hizkuntza baita. Derek Jarman artistarengandik Moyra Davey artistarengana lerratu naiz. Jone Alaitz Uriartek Argia-n idatzi duen Artxibo bizia artikuluak aipatzen zuen artista ezagutzeko nahia piztu dit. UBU web-era lerratu naiz. Derek Jarman-en izena bilatzailean idatzi dut. Link bat atzeman dut.

https://www.ubu.com/film/davey_notes.html

Link honetan Jone Alaitz Uriartek Moyra Davey artistak sortu duen filma agertzen da. Filma Notes on Blue deitzen da eta 2015. urtean egina izan da. Bideoaren gainean klikatu dut baina ezin izan dut blog orrialde honetan zintzilikatu. Notes from the Interior Moyra Davey's Notes on Blue artikulua irakurri dut. Eguzkia ateratu denean ene irakurketa geldiarazi dut. Testua kopiatu baina ez dut kolatu.

Nor naiz? Entzuten dudana? Irakurtzen dudana? Irakurtzen dudanari esker sortzen dudana? Blog orrialde hau? Nor naiz? Betirako Cloud-en kartzelatua izan den testua? 

Eric Dicharry / Ziburu / 2021-eko urtarrilaren 18an.