Biarritzeko uhain berriak // Nouvelles vagues - B(M)iarritzeko Film Festibala Internazionala

so 1467378181235 SO | 2023-07-20 11:57

Biarritz Surf Gang (ikuspuntu nostalgikoa)

Urrun dago kalamu porruak erretzeko eta olatu erraldoiak fantasmatzeko Villa Beltza okupatu zuten garaia. Lehiatik kanpo proiektatua izan den Biarritz Surf Gang filman agertzen diren lagunek, heroina eta kokainaren itsasikarak sobera hurbiletik ezagutu dituztenek, betirako joan zitzaikigunek garai haiek subliminalki margotzen dizkigute. Batzuetan filmak prebentzioa egiteko dira baliagarriak.

 

Koktel gazidunak (ikuspuntu onirikoa)

Leiendarik gabeko umezurtzek haien melankonia zaintzeko filmak dituzte. Filmek komunitateen memoriak celluloïdean dituzte atxikitzen. Seguduzko hogeita lau irudiek, memento onak txarrekin nahasiz, zirrara koktelak dizkigute oparitzen. Koktel haiek negargarriak bilakatuz luzaz geure baitan kukutu dugun nostalgia bapatean dituzte berpizten. Surf-Deus-zaleen negar tanta gaziak Biarritzeko itsasoaren gazitasunarekin bat eginez izaki gizaki artean mugarik ez dagoela baieztatzen digute.

 

Chanel bidelagun (ikuspuntu anti-kapitalista)

Gaur egun diru laguntzaile pribaturik gabe film festibala internazionalarik ez dago. Aura sidus mare adjuvant me goiburutzat duen herriak zinema moda eta luxua ditu imantzen imandu eta imanduko. Biarritz herriari dirdiratzen diren girgileriak gustatzen zaizkio. Aristokraziarekin hasi zen. Kapitala handiarekin jarraitzen du. Chanel dela Biarritzeko historiaren bi mende arteko marratxoa konplitzen duena. Chanel-ek atzo gaur eta bihar Biarritzeko totemaren rola baitu betetzen. Nouvelles vagues baina betiko bidelagunak. Marka internazionalen atzean ezkutatzen diren kapitalista miliardunei diskrezioa gustatzen zaie. Nork du ezagutzen Wertheimer familiaren izena ? Marketin hausnarketa sakona eginez gero hitza markaren aktore gazte enbaxadoreei (edertasun garaikidea inkarnatzen direnei) uzten diete. Ez dugu inoiz ahantzi behar : kapitalista miliardunentzat film festibala internazionalak 1) haien fortuna handitzeko, 2) ametsak, fantasmak eta produktuak saltzeko hausnartuak dira.

 

Lehiaketa (ikuspuntu eszeptikoa)

Bi eskolak daude. Sarien alde direnak. Sariak irabaz ditzaketenak. Eta besteak. Purista erradikalak. Film festibala sarien izpirituaren aurka direnak. Inoiz saririk jasoko ez dituztenak. Ez dizuet kontatuko zeinen alde nagoen. Iritzi-emaitza ez al dago beti subjektiboa ? Film festibalen epaimahaikideek filmei puntuak oparitzen dizkiete ? Filma honek aurten aitzinean zuen epaimahaikideekin ezin izan zuen irabazi baina datorren urtean beste jury batekin ? Filma hau festibal honetan ez baina beste festibal batean ? Aurten epaimahaikide eta publikoaren sariak Molly Manning Walkerren How to Have Sex irabazi zituen. Zeinale ona beraz ?

 

Filma guztiak (ikuspuntu estatistikoa, 8+2+2+3+5+7=27 film)

8 film luze metraiak lehiaketan. Lehiatik kanpo. Idekiera. Reality (Tina Satter). Itxiera. Le théorème de Margerite (Anna Novion). Estrenaldi handiak. Fairyland (Andrew Durham). Une année difficile (Eric Toledano, Olivier Nakache). Gazteria saila. Taking off (Milos Forman). The runner (Amir Naderi). The Virgin Suicides (Sofia Coppola). Ikasleek mintzo. The watermelon woman (Cheryl Dunye). La petite vendeuse de soleil (Djibril Diop Mambéty). Bleak Night (Yoon Sung-Hyun). Adolescentes (Sébastien Lifshitz). Merci la vie (Bertrand Tavernier). Sessions bereziak. Nos jours heureux (Eric Toledano, Olivier Nakache). Jeunesse (Wang Bing). Biarritz Surf Gang (Pierre Denoyel, Nathan Curren). Skate kitchen (Crystal Mozelle). Fish out of water (Francesca Scorcese). Chambre 999 (Lubna Playoust). Las buenas companias (Silvia Munt).

 

Munduko itzulia (ikuspuntu berriketarikoa)

Zinemak ez baitu mugarik, zinemaren lengoaia unibertsala bilakatu baita (diote etnozentristek), munduko itzulia dugu egin. Txinatik A song sung blue. Xiao Bai Chuan (Geng Zihan) Italiara Amanda (Carolina Cavalli). Italiatik Frantzia Senegal Malira Banel&Adama (Ramata-Toulaye Sy). Afrikatik Greziara. How to have sex (Molly Manning Walker). Greziatik Kanadara. I like movies (Chandler Levack). Kanadatik frantziara. Paula (Angela Ottobah). Frantziatik frantziara. Super bourrés (Bastien Milheau). Frantziatik Espaniara. Les tournesols sauvages. Girasoles Silvestres (Jaime Rosales).

 

Heldu den urte arte zinemazale guztier.

Eric Dicharry