AVIGNON / COLLECTION LAMBERT 2016

so 1467378181235 SO | 2016-07-09 08:50

so 1468326415663

Lambert bilduma Avignonen kokatzen da. Violette karrikan. Yvon Lambert Frantziako arte garaikideko bildumagile ospetsuenetakoa da. Haren Fundazioan munduko artisten lanak ikusgai daude. Uztailaren 2an udaro idekitzen den erakusketa berrirako han nintzen. Erakusketa berri hau Serrano artista estatu batuarrarako irailaren 25era idekirik dago. Bitartean beste erakusketa bat dago idekirik. Au coeur territoires de l'enfance azaroaren 6a arte idekirik. Erakusketa haietatik argazki batzuk ekarri dizkizuet. 

Claude Lévêque artistaren instalazioaren argazkiak ez dute instalazioak duen indartsua irudikatzen. Instalazioak bizi behar dira. Han izan behar da egiazko konfrontazioa bizitzeko. Soinua, kea, arkitektura. Elementu guzti horiek haien indarrak han hartzen dituzte. 

Claude Lévêque

Adel Abdessemed 1971. urtean sortu da. Constantine hirian Algerian. Haren lanak bortizkeria galdekatzen du. Algerian bortizkeria hurbiletik bizi izan du. Han Alger herria Arte Ederretako zuzendaria Ahmed Asselah eta bere semea hil baitzuten. Avignonen bere eskultura sortzeko Nguyen Kont Ut Vietnamen hartu zuen argazki batetik abiatzen da. Argazki hau munduko argazkirik ospetsuenetakoa izan da. Vietnameko gerlako ikurra bilakatu zen. Neskatxo bat erakusten digu. Lehergailu baten eraginagatik biluzik da. Oihukatzen du. 

Adel Abdessemed artistaren eskulturak Vietnameko neskatxoaren altuera du. Argazkitik atera du eta beste bizi bat eman dio. 

Eskulturak gerlen izugarrikeriak erakusten digu. 

Andres Serrano artistak gizarteak ikusi nahi ez duena erakusten digu. Esperma odola gernua. Aurten tortura gaia landu du. Erakusketatik bi argazki ekarri dizkizuet. In situ hartuak eta surinprezioarekin. 

Interesgarria da jakitea eta ikertzea horrelako argazkien aurrean jendeak nola erreakzionatzen duen. Batzuk hunkituak izan ziren baina beste batzuk haien bizi arrunta bizitzen jarraitzen ziren. Telefonatzen smsak igortzen mintzatzen... Eta hausnarketa honek galdera bat sortu dit. Bizi garen munduan argazki bonbardaketapean bizi gara. Argazkiek badute oraindik inpaktatzeko indarrik edo zuten indar hori galdu dutela. Azpian beste argazkia.